AGENDA
SAN ANTON
San Anton egunaren biharamunean, urtarrilaren 17an, Amurrion San Anton azoka egiten da. Bertan, askotariko produktuak aurki daitezke, hala nola, baserrikoak, kontserbak, zuhaitzak eta landareak.
Txistulari eta trikitilariek jai-giroko abestiak jotzen dituzte, eta eguna ospatzeko festa-eremu osoan etengabe entzuten dira instrumentuen soinuak.
Ezin duzu galdu San Anton plazako enkantea, baseliza parean.
URTARRILA
ENTRADILLAK
Amurriori dagokion Arrastaria harana osatzen duten lau herriek (Aloria, Artomaña, Tertanga eta Delika) Antiguako Ama Birjina omentzen dute. Ohitura horrek 1639. urtean du jatorria. Haran osoa Urduñako Buen Suceso baselizan elkartu eta Antiguako Andra Mariren Santutegira abiatzen da.
Bertan, Birjinarekiko Fideltasun Botoa berritu eta, ateratakoan, ohiko entradillak dantza egiten da. Jarraian, udalerriek aginte-makilak elkarren artean trukatzen dituzte.
MAIATZAK 9
TXAKOLI EGUNA
San Isidroren (maiatzak 15) ondorengo igandean, Txakolin Eguna ospatzen da Amurrion.
Euskal Herri osoan ezaguna, aukera ezin hobea da txakolina dastatzeko.
Nabarmentzekoa da egun horretan egiten den gastronomia-lehiaketa. Jakina, ezinbesteko osagaia Amurrion egindako txakolina izaten da.
Marka ezazu egutegian!
MAIATZA
HERRIKO JAIAK
Amurrioko zaindariaren omenezko jaiak abuztuaren 11tik 17ra egiten dira, Jasokundeko Andre Mariaren egunaren (abuztuak 15) eta San Roke egunaren (abuztuak 16) inguruan.
Jaietako egitarauak 100 ekitaldi baino gehiago bildu ohi ditu, astebetean.
Horrez gain, azken igandean etxeko produktuen erakusketa eta lehiaketa antolatzen da. Lurretik eskuetara zuzenean.
ABUZTUAK 17tik 20ra
ARTZAIN EGUNA
Iraileko hirugarren igandean Artzain Eguna ospatzen da.
Egun horretan, jarduera ugari egiten dira artzaintzaren inguruan, hala nola, ardi-haragi dastaketa, gazta-lehiaketa eta motzaldi-erakustaldia...
Ikuskizun hutsa!
IRAILA
MIKOTURISMO EGUNA
Azaroan, Mikoturismo Egunak egiten dira.
Onddozalea izanez gero, nahitaez ezagutu behar duzu.
Mikologoen hitzaldiak antolatzen dituzte, hala nola onddoez egindako menu bereziak, pintxo-lehiaketa, gazteentzako jarduerak eta abar.
Mundu oso bat gozamen gastronomiko horren inguruan.
AZAROA