GASTRONOMIA
Amurrioko zapore paregabeak
Amurrion egindako txakolinak bere tokia lortu du euskal gastronomiaren baitan; bada, Amurrioko babarrunak ez dira atzean geratu. Platerak berezko identitatea dauka, eta herriko ia jatetxe guztietan dastatu ahal izango duzu.
Hain dira ospetsuak Amurrioko babarrunak, ezen udalerria Euskal Herri osoko babarrunik onenak jateko herrietako bat bilakatu den. Eta hori ez dugu guk esaten, jendeak, blogek eta Google handiak baizik. Hona hemen adibide batzuk gezurretan ez gabiltzala ikus dezazuen.
Babarrun gozoak sakramentuekin dastatzeko jatetxe onenetan zeharreko ibilbidea. Amurrion sektoreko bi klasiko daude: Okeluri, Bergantza auzoan, eta Bideko, Lezaman.
OKELURI
Bergantza auzoan, Orozko eta Amurrio artean, basoez eta baserriez inguratuta… Primerako babarrun gorriak, kopuru zein kalitate aldetik. Hiru lagunentzako erretilukada ematen dizute, saiheski, urdai, txorizo, etxeko odolki eta piperminaz lagunduta, noski.
OKELURI
Primerako lekua Araban babarrunak jateko. Amurrion, Okeluri jatetxea eskualdeko espezialistetako bat da babarrunak prestatzen. Jatetxeak Euskal Herriko jakietan oinarritutako karta dauka, eta bere plater izarren artean hainbat modutan prestatutako babarrunak daude. Neguan jende gehien izaten duten jatetxeetako bat da, eta iritzi-webguneetan beste jatetxe askok baino nota hobeak ditu.
RUPERTO EL CIEGO
Ruperto El Ciego jatetxea babarrunetan berezitu da; izan ere, menuko plater izarra da. Babarrunak sakramentuekin, aparte zerbitzatuta. Hala ere, eltzekariaren zaporeak argi uzten du osagaietako baten bat, nolabait, haiekin kontaktuan egon dela. Txorizoa ona, primerakoa. Odolkia, zatituta eta poliki eginda, ez desegiteko, ez da atzean geratzen zaporeari dagokionez. Eta hirugiharra txigortuta, behar den bezala.