top of page
goikomendi kuxkumendi natur parke bat da, oso ondo prestatuta umeentzako

GOIKOMENDI-KUXKUMENDI

NATUR PARKEA

Natur parkea babes bereziko antzinako baso-eremu bat da; 46,7 hektareako azalera dauka eta ingurune naturala sustatzeko eta ezagutarazteko dago atonduta. 

Parkea bi ibilbidetan banatzen da:

GOIKOMENDI

Kilometro eta erdiko ibilbideak garai batean bertako landarediaren erreserba horretan egiten ziren giza jardueretan murgilduko zaitu. Ikuspegi ederrak ditu bereizgarri; begiratokitik, Arrola mendia, Gorbeia sinbolikoa, Gorobel mendilerroa eta Enkarterri eremua ikusten dira.

KUXKUMENDI

2 kilometroko ibilbidea da, bertako zuhaitz-espezieen eta exotikoen artean egiten dena, inguruko ikuspegi ederrek lagunduta. Hainbat zuhaitz-mota ezagutuko dituzu, baita gizakiak antzina nola baliatzen zituen ere. Azkenik, ikaztegiaren eremura iritsiko zara, eta lanbide hori nola egiten zen azaltzen duen kartela ikusiko duzu.  

GOIKOMENDI-KUXKUMENDI

Gabonetan, haurrak Olentzeroren etxera hurbil daitezke opariak eskatzeko gutunak ematera.

GEHIAGO DUGU KONTATZEKO.

Egin ezazu jauzi...

TOP

7

bottom of page