AMURRIO.
Nerbioi ur-jauzirako atea.
Amurrioko protagonistetako bat, zalantzarik gabe, Nerbioi Ur-jauzia da. Begietarako ikuskizuna da eta, bertan, ilea tente jartzen da ikusten ari zarena paregabea dela ohartarazteko.
Baina Arabako udalerri honek askoz gehiago du eskaintzeko. Berezko edertasun naturala eta amurrioarren izaera uztartzen ditu, euskal kulturaren eta bere baitako ohituren isla. Landa-inguruaz eta bertako paisaiez gozatzeko ibilbide eta pasealekuak ditu: parkeak eta atsedenlekuak, museo paregabeak eta ekitaldiez beteriko agenda, bertako biztanleekin nahastu eta euskal ohiturak bertatik bertara bizitzeko.
Herri atsegin eta harrigarria izanik, ziur gaude zapore onarekin joango zarela bertatik. Babarrun famatuak, pintxoak edo gure txakolina dastatu ondoren, ezinezkoa da bestela izatea.
Ongi etorri Amurriora!