top of page

Nerbioi Ur-jauzia edo Nerbioi Iturburua, Bilboko itsasadarraren sorburua izateaz gain, leku xarmagarria ere bada. Ur-jauzia 222 metrokoa da, penintsulako garaientakoa, eta ez da harritzekoa Euskal Herriko baliabide natural bisitatuenetakoa bilakatu izana.

Araba eta Burgos artean egonda, bere kokapenak nolabaiteko polemika sortu du. Egia esan, Nerbioi Ur-jauzia Amurriori dagokio (Araba), baina Nerbioi Begiratokira daramaten bide asko Burgosi dagozkio, eta Santiago Mendiko Monumentu Naturalaren baitan daude.

 

BALIZKO BI PANORAMIKA

 

Ur-jauzia goitik ikus daiteke, ezagunena den Nerbioi Begiratokitik; urak erortzen diren tokira iritsi eta behetik ere ikus daiteke, Delikako Arroila gurutzatu ondoren. Berdin dio zein aukera hautatu, Nerbioi iturburuak eskaintzen duen panoramikak aho bete hortz utziko zaitu eta.

Nerbioi begiratokia.

Sarbidea oso erraza da, eta kalitatezkoa. Oinez, bizikletaz edo haurrentzako kotxeekin irits daiteke. Aukera izango duzu Amurrio eta Gorobel mendilerroa goitik begiratuta ikusteko eta begiratoki amaigabeak bihurtzen diren labarretatik ibiltzeko.

Begiratokira iristeko, 3 gune dituzu ibilgailua uzteko; edukiera mugatuko 3 aparkaleku dira, eta, askotan, bisitari-kopuru handiagatik bete egiten dira.  

 

  • 1. aparkalekua: Santiago mendiaren sarreran.

  • 2. aparkalekua: Cipreses aparkalekua, sarrerako aparkalekuaren eta Santiago Iturriaren artean.

  • 3. aparkalekua: Fuente Santiago aparkalekua izenez ezaguna.

 

3. aparkalekua, Fuente Santiago, erabiliena izan ohi da, bertan hasi eta amaitzen baitira inguruetan egin daitezkeen ibilbide gehienak. 

Ur-jauzia Delikatik

 

Nerbioi ur-jauzia modu bereziagoan ikusi nahi duten horietakoa bazara, barnera zaitez Delikako haizpitartean eta ikus ezazu ur-jauzi zorabiagarria beste ikuspegi batetik.

Ibilbide zoragarriak ibaiaren bidea jarraitzen du, eta bazter ezkutu eta xarmagarriak erakusten ditu Nerbioi Ur-jauzia hamaika zatitan apurtzen den tokiraino iritsi arte.

Ibilbidearen gehieneko iraupena (joan-etorria) bi ordu ingurukoa da.

 

 IBILBIDEA 

Delika herria igaro behar duzu, eta, trenbidearen zubia zeharkatu ondoren, taberna-jatetxe baten ondoko aparkalekura iritsiko zara.

Delikako tabernaren ondoko aparkalekuan, eskuinetara ateratzen den ibaiaren bide paraleloa hartu behar duzu. Bost minutuz ibili ondoren, hesi batera iritsiko zara, eta berau igaro beharko duzu mendi-bide zabal batera iristeko. Jo ezkerretara eta, ibai ondotik oinez, arroilan barneratuko zara. Ibilbideak ez dauka orientazio-zailtasunik; izan ere, nahikoa da ibaiaren bidea jarraitzea eta hainbatetan zeharkatzea.

 

Behin arroilaren amaierara helduta eta ur-jauzia erortzen den horma handiaren parean jarrita, oinarriraino hurbil zaitezke ibaiaren bideko harrietatik pixka bat gora eginez. Kontuz ibili beharra dago ibaian ur asko jaisten den egunetan. 

NERBIOI UR-JAUZIA

OHARRA

Noiz joan

Ur-jauzia ikusiko duzula bermatu nahi izanez gero, ekaitz gogor baten ostean, euri handien ondoren edo urtzaldian joan beharko duzu. Hala egin ezean, urik gabeko haizpitarte handia topa dezakezu, baita neguan ere.

amurrio naturala
gastronomia amurrion, zer jan aiaraldean
euskal kultura eta usadioak amurrion

Amurrio, bizitzeko leku bat baino gehiago.

Ezagut ezazu!

AMURRIOKO ONENA

6 LEKU gehiago dituzu ezagutzeko!

bottom of page