top of page
PARKEAK
ATSEDENLEKUAK

SAN ROQUE
Amurrioko hirigunetik hurbil, paraje lasai batean, San Roke baseliza dago. Aldapa txiki batekin eta eguzkitik zuhaizti trinko batek babestuta, inguru paregabea da natura betean jateko eta atseden hartu edo lo-kuluxka atsegina egiteko.
ZERBITZUAK:
mahaiak bankuekin, iturriak eta parrillak.
KOKAPENA :
Amurriotik 30 minutura, oinez.

GARRASTATXU
Gorbeia Parke Naturalean, Baranbiotik iristen da parke honetara. Bertan, Pietatearen Andra Mari baseliza dago. Mendi-ibilbide ugariren abiapuntua da, eta asteburuetan eta jaiegunetan bazkariak eskaintzen dituen taberna bat irekita egoten da (aurretik erreserbatu behar da).
ZERBITZUAK:
mahaiak, bankuak, iturriak eta parrillak.
KOKAPENA :
Amurriotik 15 minutura, autoz.
bottom of page